Zine ziklo berriaren bonuak salgai, bihar

Ataria 2019ko otsailaren 15a

Bihar 11:00etatik 13:00etara bitarte, otsaila eta martxoko zine zikloko bonuak jarriko dira salgai, Leidor aretoko leihatilan.

Lehenengo saioa, larunbatean bertan izango da, eta guztira, helduentzako 8 film eta haurrentzako 3 ikusteko aukera izango da martxoaren 14ra bitarte. Informazio gehiago nahi dutenek, kultur etxera bertaratu, 943 670 383 telefono zenbakira deitu edo kultura@tolosa.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

Honako hauek izango dira otsaila eta martxoko filmak:

Otsailak 16, 17: Basque selfie.

Otsailak 16, 17, 18: El vicio del poder.

Otsailak 21, 22: El gatopardo.

Otsailak 24, 25: El blues de Beale Street.

Martxoak 7: La tercera esposa.

Martxoak 9, 10: The old man and the gun.

Martxoak 10: La clase de piano.

Martxoak 11, 12, 13: Mendi Tour 2019. Ez-ohiko emanaldia. Bilbao Mendi Film Festibaleko pelikula onenak batzen dituen jaialdia. Sarrerak Leidorreko leihatilan eskuratu ahalko dira 5 eurotan edo 3 eguneko bonua 12 eurotan.

Martxoak 14: Border.

Haur eta gaztetxoentzako filmak

  • Otsailak 17: El grinch.

  • Otsailak 24: Uno más en la familia.

  • Martxoak 10: Asterix: edabe magikoaren sekretua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!