Irurtzun eta Iurreta, larunbatean, V. Torneo Nazionalean

Ataria 2019ko otsailaren 14a

Euskal Herriko Kluben Arteko V. Torneo Nazionalaren kanporaketa jokatuko dute, larunbatean, 19:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Irurtzun eta Iurreta ariko dira, aurreko edizioko azpi-txapelduna eta edizio honetako ezusteko handienetakoa, bere lehen parte hartzean jende asko harritu duena.

Orain arte Iurretako taldean jokatu duten pilotariak eta Irurtzungo taldetik espero direnak kontutan hartuz, hauek dira aurreratu daitezkeen izenak: lau eta erdiko partiduan, Ongai Irurtzundik eta Zezeaga Iurretatik; banaka frontoi osoan, Ollo naparra Otadui bizkaitarraren aurka; binakakoan, Olazabal-Bergera Irurtzungo bikoteak Bereikua-Diez bizkaitarrak izango ditu aurrez aurre.

Kanporaketa garrantzitsua da, irabazleak izango duen saria kontutan hartuta, alegia, finalerdietara pasatzeko txartela otsailaren 24ean Ultzamako Buruzgain klubaren aurka. Buruzgainek Paz de Zigandaren aurka hiru partidetan irabazi zuen aurreko asteburuan.

Bestalde, antolatzaileak kexu dira, Irurtzun eta Iurreta elkarteen arteko norgehiagoka iganderako aurreikusita zegoelako: «Berriro gertatu da, berriro beste aldaketa bat egitera behartuak. Badirudi antolatzaileok Tolosako klubekin eta udalarekin lortu genuen adostasunak ez duela ezertarako balio».

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!