Zer dira, ba, sei egun, 365en artean?

Ataria 2019ko otsailaren 14a

Arnasaldi bat, besterik ez. Sei egun pitxi-pitxi polit bat dira. Sei egun jolastordu luze bat dira, zinbuluka ta zanbuluka ibiltzeko.

Eta zeinekin? Eta norekin?

Ai ene... Nik ere nahi nuke, zuk nahi bazenduke.

Sei egun nahikoa baitira, urte osoan sobrekamak balkoietan ikusi nahi izateko. Eta, danbolin hotsak eta txaranga alaiak soinu banda eternal bilakatzeko.

Bai, sei egun sei egun dira, ez besterik.

Baina guk, dena balira bezala bizi nahi ditugu. Hasi da atzera-kontua... bi aste geratzen dira.

Jarraitu inauteriak, ATARIA-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!