Hamaiketakoa

Familia Elkargunea, eta lehen nobela gastronomikoa

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko otsailaren 7a

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Gaurkoan, Tolosan azken astean izan diren albisteen inguruan mintzatuko gara, eta prentsaurrekoetan jasotakoa ere ekarriko dugu estudiora.

Bestetik, Tolosako Gorosabel eraikinean inauguratu berri duten Familia Elkargunearen berri ere emango dugu. Bertan, adingabeek gurasoekin harremanak sustatzeko aukera izango dute, bisiten bitartez.

Gainera, Xabier Ortiz tolosarrak argitaratu berri duen Euskal Herriko lehen nobela gastronomikoari buruz ere hitz egingo dugu, berari egindako elkarrizketa entzuteko aukera izango duzuelarik.

Azkenik, datozen egunetarako Tolosan antolatu diren ekitaldiak errepasatuko ditugu, astero moduan, agendari ematen diogun begiradan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!