Hamaiketakoa

Lucas Ugarte plaza hizketagai, osoko bilkuran

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urtarrilaren 31

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Hasteko, Tolosan azken egunetan inauterien inguruan izan diren albisteak ekarriko ditugu gogora, eta ondoren, bestelako gaien inguruan ariko gara.

Bestetik, urtarrileko osoko bilkurak utzitako onena ere bilduko dugu, bertan hartutako erabakiak eta izandako tentsio uneak entzuteko aukera izango delarik.

Lucas Ugarte Plaza tolosarraren gorpua jaioterrira bueltan ekartzeko eskaera egin dute familiako kideek.

Azkenik, astero egin moduan, datozen egunetan aurreikusita dauden ekitaldiak zeintzuk diren aipatuko dugu, agendari egindako begiradan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!