Hamaiketakoa

Iñauterikeriak proiektua eta Gure Esku Dagoren ziklo berria

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urtarrilaren 24a

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Gaurkoan, azken astean Tolosan bildu ditugun albisteen inguruan ariko gara lehenik. Mendi Tour jaialdia, Elosegi parkea eta Iurreamendi egoitza izango ditugu izpide.

Bestetik, Gure Esku Dagoko komunikazio arduraduna den Jone Amonarriz tolosarrarekin izandako elkarrizketa entzungo dugu, dinamikak abiaraziko duen ziklo berriaren inguruan.

Ondoren, Iñauterikeriak proiektuaren egile izan diren Joxemi Saizar, Pablo Dendaluze eta Joseba Urretabizkaia tolosar artistekin izandako solasaldiaz gozatu ahal izango duzue.

Amaitzeko, eta astero bezala, datozen egunetako agenda errepasatuko dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!