Hamaiketakoa

Olentzeroren basoa, merkatu txikia eta Eralda bitartekaritza

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urtarrilaren 17a

Ostegunero bezala, hemen entzun ahal dituzue, ordubetean jasota, azken astean Tolosan jasotako albisteak eta elkarrizketak, baita agendaren tartean, datozen egunetarako aurreikusita dauden ekitaldien inguruko informazioa ere.

Aste honetako Hamaiketakoa saioan, Tolosan Gabonetan burutu diren bi ekimenen inguruko balorazio eta datuak jaso ditugu. Hain justu, Olentzeroren Basoaz eta Merkatu Txikiaz.

Bestetik, Eralda bitartekaritza agentziako Elena Egiguren eta Leire Inza abokatuekin izandako elkarrizketa ere entzun ahal izango da, komunikazio ez bortitzari buruzkoa.

Azkenik, datozen egunetarako film saioen, hitzaldien eta erakusketen inguruan aritu gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!