2019/02/11 19:00 / 20:30

Zinema: 'Pumori, mendiaren alaba'

Zinema: 'Pumori, mendiaren alaba'
Topic, Tolosa

Zumardia elkarteak eta Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak elkarlanean antolatu dute, PUMORI Mendiaren Alaba filmaren proiekzioa.
Mendia, Euskal Herria, Himalaia, gizakia, heriotza, harremanak, bizitza, eskuzabaltasuna, lorpenak,... Hori guztia eta gehiago biltzen du ikus-entzunezkoak.
Sarrerak mugatuak dira, eta Gipuzkoan pantaila handian ikusteko azken aukera izango da Tolosakoa.
Sarrerak: 5 euro. Bildutako dirua SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.
Bi saio izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!