12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Tolosako Udalak inauterietarako

Ataria 2019ko otsailaren 5a

Lan-egunak martxoaren 4a, igandea; 5a, astelehena eta 6a, asteartea, dira eta Udaltzaingoarekin batera jardungo dute.

Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu 2019ko inauterietan Udaltzaingoarekin batera jarduteko. Martxoaren 4tik 6ra ariko lirateke lanean. Interesdunek eskaera orria www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Bulegoan eskuratu ahal izango dute (Plaza Zaharra) eta Udaletxean bertan aurkeztu behar dute 2019ko otsailaren 12ko 13:00ak baino lehen.

Bete beharreko baldintzak

16 urte beteta izatea eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko euskara jakitea ere beharrezkoa da, eta maila ziurtatzeko Udaleko Euskarako Zerbitzu Teknikoak frogak egingo ditu otsailaren 19an. Tolosako Udaletxean izango dira frogak. Aurkeztutako norbaitek 2. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa badu, ez du euskarazko proba egin beharrik izango.

Oinarriak, osotasunean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan kontsulta daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!