Saioak doakoak izango dira eta tabakismoan aditua den psikologo batek zuzenduko ditu. Taldea osatzean erabakiko dira egun eta orduak. Iaz Gipuzkoan terapia egin zuten pazienteen %62k amaitu zuten prozesua arrakastaz. Taldean parte hartzeko interesa dutenek informazioa eska dezakete 943 65 21 43 zenbakian, edo Tolosako Emeterio Arrese kaleko 2. zenbakian.