Pasahitza (zaharra)

Emakume arkeologoen atalean hartuko du parte Amaia Arranz tolosarrak Donostian

Ataria 2019ko urtarrilaren 22a

Italian dago une honetan Amaia Arranz arkeobotanika tolosarra, Florenzian, hain justu, Jordaniako historia eta arkeologiari buruzko hitzaldi zikloan parte hartzen. Bost egunetan zehar gai desberdinak jorratuko dituzte, eta 500 aditu inguruk hartuko dute parte. Tolosarrak nekazaritzaren sorrera eta klima aldaketari buruz hitz egingo du.

Bestalde, Amaia Arranz Euskal Herrian izango da urtarrila bukaeran, Aranzadi elkarteak San Telmo museoan antolatutako arkeologia jardunaldietan parte hartzen. Urtero antolatzen dituen jardunaldien barruan Emakumeak eta arkeologia atala izaten da, eta bertan hartuko du parte tolosarrak beste bi arkeologorekin batera. Urtarrilaren 30ean Mari Anjeles Medinak hartuko du parte eta kobetako margoetan erabiltzen zen argiztapen sistema azalduko du, Argiaren arkeologia delakoa. Hurrengo egunean, urtarrilaren 31n, Marian Cuetok hartuko du parte. Leitzeetako lehoiaren azken aztarnen inguruan hitz egingo du. Azkenik, Amaia Arranz tolosarrak, euskaraz emango duen hitzaldian, otsailaren 1ean, Ekialde Hurbilean egiten dituzten ikerkuntzak izango ditu hizpide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!