20 kana-erdiko, Hernio igo eta jaitsi eta beste 20 kana-erdiko

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Xabier Orbegozo Arria V.ak marka saiakera egingo du martxoaren 17an, igandez. Orain arte inork ez du egin antzeko saiakerarik.

Arria V.ak gaur aurkeztu du marka saiakera Tolosako Kantabriko tabernan. Martxoaren 17an izango da eta Azpeitian hasiko da proba, zezen plazan. 20 kana-erdiko ebaki beharko ditu bertan. Ondoren, Herniora joango da. Puntara igo ondoren Tolosara jaitsiko da. Guztira 26 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko du. Azkenik, Tolosako zezen plazan beste 20 kana-erdiko ebaki beharko ditu.

5 ordu eta 10 minutu azpitik amaitzen baldin badu lana, Peru Eraikuntzak enpresak 6.000 euroko saria emango dio Arria V.ari. Denbora horretatik gora joaten baldin bada, saria 3.000 eurokoa izango da.

Marka saiakerari ofizialtasuna emateko, herri kirol federazioa eta mendiko federazioa egongo dira kontrolatzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!