Josu Ibargutxi: "Duela 10 egun, lehen aldiz, epaile batek ontzat hartu zituen salaketak"

Ataria 2019ko urtarrilaren 16a

Frankismoaren krimenen aurkako elkarteko lehendakariak goizeko prozeduraren nondik norakoak azaldu ditu Ataria Irratian:

  • "2014an Argentinako Servini epaileak Muñecas kapitaina inputatu zuen. Baina gure ustez hemengo epaitegiek egin behar dute hemengo justizia".
  • "Frankismo garaian torturak jasandako herritarrek torturatuak izan ziren herrietan sartu behar dituzte salaketak. Tolosan sei biktimek egingo dute hori, gaur. Aurrerago, Donostian, Azpeitian, Bergaran eta beste hainbat lekutan salaketa gehiago sartuko ditugu".
  • "Ez da Argentinatik ona pasatzen. Han epai bideak aurrera jarraitzen du. Gaur biktimek egingo dutena da, euren abokatuarekin, hemengo epaitegian salaketa jarri. Hortik aurrera epailearen esku geratuko da zer egin. Orain arteko erantzun bera izatea espero dugu, hau da, preskribatuta daudela edo 'Amnistiaren legea' dagoela. Horrekin apurtzeko nahian gabiltza eta beste presiorik ezin dugu egin; hauxe da bide bakarra".
  • "Duela 10 egun, Valentzian, bertako epaile batek ontzat hartu zuen 71kako tortura batzuen inguruko salaketa. Lehen aldia da horrelako zerbait gertatzen dena. Hemengo epaitegiek frankismo garaian hemen gertatutako guztia ikertu behar dute, inpunitatearekin amaitzeko. Orain ikusiko dugu hemengo epaileen erantzuna".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!