Pello Agirrezabal: "Abiapuntu bat bezala hartu behar da bizi dugun gatazka"

Ataria 2019ko urtarrilaren 16a

Tolosako Herrikide ikastetxean hiru eguneko grebari ekin diote irakasleen %30ak. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zuzendariak gatazkaren inguruan hitz egin du.

Gatazka baten aurrean daudela dio Pello Agirrezabalek, eta ikastetxean "gatazken kudeaketa" lantzen dutenez ikasleekin, egoera ikasgai horietatik kudeatzea eskatzen du zuzendariak: "Gauza positiboak atera behar dira, jakinda gatazka gizakiaren ADN-an dagoela. Abiapuntu bat izan behar du honek, denen egoera hobetzeko abiapuntua".

Kristau Eskoletan bizi den gatazkak zuzendari lanetan harrapatu du Agirrezabal. Bere funtzioa honela azaltzen du: "Hezkuntza komunitate osoa oso ondo zaintzea tokatzen zaidala uste dut. Nik horrela ulertzen dut nire funtzioa une honetan. Eskubide desberdinak daude eta une honetan talka egiten dute. Parte guztiak zaintzen saiatu beharra daukat. Gatazka batean gerta daitekeen txarrena gatazka laborala arlo pertsonalera eramatea da, haustura bat sortuz. Nire lana ikastetxeko langileak zaintzea eta familiak zaintzea da. Horretan saiatzen ari naiz eta laguntza izugarria izaten ari naiz zuzendaritza taldetik eta lankideen artetik".

Entzun elkarrizketa guztia jarraian:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!