Hiru eguneko greba Herrikiden

Ataria 2019ko urtarrilaren 14a

Argazkia: http://www.kristaueskola.eus/colegios/herrikide/

Asteazkenetik ostiralera greba egingo dute Herrikiden. Sindikatuek zortzi eskola egunekoa deitu zuten, baina Tolosan, irakasleen %30 inguruk hiru egunetan egitea bozkatu dute.

Lau ardatz dituzte langileen eskariek (ELA-STEILAS-CCOO-LAB-UGT):

  • Batetik, soldatak: ohartarazi dute %10 galdu dutela erosahalmena.
  • Bigarrenik, lan zama: eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko orduak izatea.
  • Hirugarrenik, haur-hezitzaileen eta hezkuntza laguntzako espezialisten egoera: haien lana irakaskuntza gisa hartzea, eta ordu osagarriak izatea.
  • Eta, laugarrenik, enpleguari eustea: ikastetxeak ixten direnean —ikasle faltaren eraginez arriskuan daude zentro batzuk— langileak beste nonbait kokatzeko eredua egitea.

Eskari horiekin lotutako proposamen batzuk egin dizkie Kristau Eskolak langileei, ordu osagarriekin lotutakoak, adibidez, baina, sindikatuen esanetan, urrats txikiak dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!