Aldabako frontoiaren ondoko zatia hobetzeko bidearen zoladura fresatu egingo da. Bizilagunek eskatutako jarduera da, ibilgailuek, gehienbat pisutsuek, arazoak baitzituzten goiko baserri eta ustiapenetara joan ahal izateko.
Lanek bi egun iraungo dute, larunbatean amaituko direlarik. Udalak 2.716,45 euroko gastua gauzatuko du lan honetan.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!