Egiten dituzten eskaeren artean nagusienetakoa, pentsioak KPIarekin lotuta egon behar dutela da. 2019. urtean KPIaren araberako igoera izango dute pentsioek, baina, datozen urteetarako ez dago ziurtatuta. Horrekin batera, pentsio duinak izatea aldarrikatzen da, eta 1.080 euroko pentsio minimoak izatea aipatzen da. Arrietaren arabera, alargunen egoera, eta bereziki adinekoena da "larriena". "Alargunak senarraren pentsio erdia kobratu izan dute, pasa den urtean %56ra igo zen, eta aurten %60ra igoko da. Gutxi da, eta erantzun bat eman behar zaigula iruditzen zaigu". Kontuan izan behar da Arrietaren ustez, "jubilatuak bizitzaren azken etapan daudela", eta ondorioz, erantzun zuzenak eskatzen dituzte, eta "ez bete gabe gera daitezkeen promesak". Aldarrikapenetan aurrera egingo dutela adierazi du, "hainbat pauso ematea lortu delako, baina, orandik asko dagoelako betetzeko".