Tolosaldea, arraunaren habi

Ataria 2019ko urtarrilaren 7a

Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 1 1546852647147
Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 2 1546852647749
Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 3 1546852648334
Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 4 1546852649068
Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 5 1546852649534
Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 6 1546852649999
Tolosaldeko Arraun Kluba TAK 7 1546852650402

Errege egunean Tolosaldeko Arraun Klubak 2019ko batel denboraldiko aurkezpena egin du Tolosako Zerkausian, beren etxean. Guztira 117 arraunlari arituko dira urte honetan TAKen izenean arraunean.

Tolosaldeko Arraun Klubaren giltzarrietako bat harrobia da. Tolosako Oria ibaian hazi eta hezi dira, gerora, lehen lerroko tostetan arraun egin duten hainbat eta hainbat arraunlari. Tolosaldea, lehorrean egonagatik, erreferente da bateletan, gazteak arraunlari egiteko lanetan.

Zenbakiek gora egin dute. Izan ere, hazten ari den kluba da TAK. Urtetik urtera zenbaki potoloagoak ematen ditu. Aurten, esaterako, 145 lagunek osatzen dute Tolosaldeko Arraun Kluba. Kategoriaz kategoria jende-kopurua hauek izango ditu aurtengo denboraldiak:

1.       Infantil  eta kimuak (mutilak): 22 arraunlari

2.       Infantil eta kimuak (neskak): 30 arraunlari

3.       Kadete mutilak: 12 arraunlari

4.       Kadete neskak: 19 arraunlari

5.       Jubenil mutilak: 7 arraunlari

6.       Jubenil neskak: 13 arraunlari

7.       Senior neskak: 14 arraunlari 

8.       Entrenatzaileak: 12 pertsona

9.       Kolaboratzaile: 16 pertsona inguru

Lehen asteburuan, etxean

2019ko batel ligako lehen asteburua izango da hurrengoa, urtarrilaren 12-13koa. Denboraldia irekiko duen estropada larunbatean izango da, hilaren 12an, Trintxerpen. Bigarren estropada etxean jokatuko dute Tolosaldeko Arraunlariek. Igandean izango da, urtarrilaren 13an, goizeko 11:00etan.

Infantil eta kimu mailako neska-mutilak arituko dira alde batetik; eta, beste alde batetik, kadeteak. Azken hauek ibilbide luzeagoa egingo dute Oria ibaian barrena.

TAKeko lagunek Tolosaldeko herritarrak lehen pauso horietan eskualdeko arraunlariak animatzera joatea gonbidatu dituzte.

 Ikusi 2019ko estropaden egutegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!