«Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen»

Ataria 2018ko abenduaren 22a

Tolosaldeko Asanblada Feministak deituta, mobilizazio mugikor eta zaratatsua egin dute herritar ugarik Tolosako kaleetan, erailketa matxistak salatzeko asmoz.

Laura Luelmoren erailketaren harira, etenik gabe gertatzen diren erailketak eta erasoak salatzeko asmoz, herritar ugari batu dira, eguerdian, Tolosaldeko Asanblada Feministak deitutako mobilizaziora. Zaratatsua izatea eskatu zuten, eta jendeak erantzun du.

San Frantzisko pasealekuko sukurtsalaren atarian hasi eta, jarraian, Gaztelako arkutik eta Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik igaro dira, Plaza Berrian, txalo artean, amaitu aurretik. 

Elkarrekin aurrera egiteko, eraso matxistarik ez! leloa baliatu nahi izan dute deialdirako eta, (in)justiziaren aurrean, saretze feminista mezua idatzita zeraman pankartaren atzetik egin dute ibilbidea. «Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen», «gora borroka feminista» eta «kaleak eta gauak geureak dira» oihuak errepikatu dituzte mobilizazioan zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!