21. urteurrena ospatzen ari da Bonberenea gaztetxea, aste hauetan. Hori dela eta, egun askotarako antolatu dituzte ekimenak, eta gaurkoan, txarangaren txanda izan da. Kaleak alaitzen aritu dira eguerdian, eta une honetan, bazkaria ospatzen ari dira. Helduak, gazteak nahiz haurrak, etxetik instrumentua hartuta, kaleak alaitzen aritu dira.