Luis Angel Iraolaren omenez kontzertua izango da igandean

Ataria 2018ko abenduaren 18a

Tolosako Orfeoia Santa Klara komentuan, artxiboko irudi batean.

Aurtengo irailean zendu zen Luis Angel Iraolaren omenez kontzertu berezia izango da igandean, Santa Klara komentuan, 12:15ean, haren lagunek antolatuta.

Iraola, besteak beste, Leidor abesbatzako, Tolosako Orfeoiko eta Santa Maria Kaperako kide izan zen. Azken talde honetako orkestran ere ibili zen biolina jotzen, Arimaz Kamera Orkestra sortu aurretik. Horrez gain, Gipuzkoako Kamera Orkestrako kide ere izan zen, eta tarteka Iruñeko Santa Cecilia orkestrako eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko laguntzaile izaten zen.

Hain zuzen, Arimaz orkestrako eta Tolosako abesbatzetako bere lagunek antolatu dute igandeko kontzertu berezia. Kepa Martinez de Albeniz izango da zuzendaritza lanetan, eta Ion Garmendia Anfurrutia gonbidatu dute txistulari lanetan aritzeko. Besteak beste, Gabonetako abestiak izango dira entzungai.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!