Emakumeen etxeko azken bilera irekia, gaur

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko abe. 13a, 11:39

Tolosaldeko Emakumeen Etxea oso gertu dago, ideia izatetik ideia gorpuztera pasatzeko, eta gaur izango da bigarren faseko azken bilera irekia.

Hitzordua 19:00etan jarri dute, Tolosako udaletxeko pleno aretoan, eta bertaratu nahi duten emakume guztiak deitu dituzte bilkurara. Besteak beste, etxea erabat definituko dute, eta erabaki garrantzitsuak marraztu.

Eskualderako emakumeen etxe bat sortzeko bideari aspaldi egin zioten eskualdeko hainbat feministak, baina 2018an barrena garatu dute asmoa gorpuzteko ibilbidea.

Horrela, Tolosako Udalak 20.500 euroko inbertsioa egin du orain arteko parte hartze prozesuan eta, iragarri dutenez, 2019ari begira, aurrekontuan 28.000 euroko ditu poltsa bideratuko dute Tolosaldeko Emakumeen Etxearen proiektua martxan jartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!