Abendua eta urtarrila arteko zine zikloa larunbatean hasiko da

Ataria 2018ko abenduaren 12a

Dantza filmaren estreinaldia izango da, besteak beste

Datorren larunbatean, abenduak 15, jarriko dituzte salgai abendua eta urtarrila arteko zine zikloko bonuak, Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara.

Abenduaren 15ean bertan, larunbatez, eskainiko dute lehen filma, eta urtarrilaren 17ra arte luzatuko da. Eguberri garaia tartean izanik, ohikoa baino saio gehiago antolatu dira. 16 film barneratuko ditu zikloak:

• Abenduak 15: Malos tiempos en el Royale.
• Abenduak 16: Colette.
• Abenduak 17: Jainkoak ez dit barkatzen. Josu Martinez zuzendariak aurkeztuko du.
• Abenduak 20: Climax.
• Abenduak 22, 23, 25: Dantza. Estreinaldia. Bonudunek + 4.05 euro.
• Abenduak 27: Entre dos aguas.
• Abenduak 28: Bohemian rhapsody. Bonudunek + 4.05 euro.
• Abenduak 29, urtarrilak 1: El árbol de la sangre.
• Abenduak 29, 30: El veredicto.
• Urtarrilak 3: Misión imposible. Fallout.
• Urtarrilak 4: Ralph rompe internet.
• Urtarrilak 6, 7: Mi obra maestra.
• Urtarrilak 10: Petra.
• Urtarrilak 12, 14: La noche de 12 años.
• Urtarrilak 12, 13: Viudas.
• Urtarrilak 17: El último vals.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!