Pasahitza (zaharra)

Antzinako elikadura ikergai

Ataria 2018ko abenduaren 11

Amaia Arranz historialari eta arkeobotanikarekin hilean behin egiten dugun hitzorduan gizakiaren elikadura historian zehar ikertuko dutela kontatu digu. Esaterako, apirilean haragia aztertuko dute, antzina sukaldatzen zuten erara eginez. Barazkiekin ere berdin egingo dute, eta horrela, esaterako, ikusiko dute ze arrasto uzten duten horrela sukaldatuta. Arranzek azaldu duenez, sukaldariek lagunduko diete esperimentu horietan. Horrekin batera, Basque Culinary Centerrekin duten elkarlanaz ere hitz egin digu ikerlari tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!