Karrozen eta txarangen lehen bilerak, aste honetan

Ataria 2018ko abenduaren 10a

Bilkurak asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte.

2019ko inauterietako prestaketa lanak abiatu dira dagoeneko. Aste honetan bi bilera deitu ditu Tolosako Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak, antolaketan lehen urratsak emateko helburuarekin.

Lehen bilerarako karrozak eta konpartsak deitu dituzte. Asteazkenean, hilaren 12an, izango da, 19:00etan Kultur Etxean. Ostegunean, berriz, txarangen bilkura egingo dute. 20:00etan izango da, leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!