'Hozuki, la librería de Mitsuko', irakurketa klubaren hirugarren saioan

Ataria 2018ko abenduaren 4a

Abenduaren 11n izango da Tolosako Udalaren Irakurketa Klubeko ikasturteko hirugarren saioa, 18:30ean Aranburu Jauregiko liburutegian.

Aki Shimazaki idazlearen 'Hozuki, la librería de Mitsuko' lanaren gainean jardungo dute hirugarren saioan. Gazteleraz izango da saioa, Monica Leiva kazetariak dinamizatuta.

Partaideek, jada, liburua eskuratzeko aukera dute liburutegian bertan, astelehenetik ostiralera,10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

Hilabetean behin liburu bati buruzko solasaldi literarioa egiten du taldeak. Urtarrilean zein liburu izango den aztergai ere jakinarazi dute: Angelika Schrobsdorffen 'Tú no eres como otras madres'.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!