Egur gainean eta abiadura bizian

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko abenduaren 2a

Goizean, IV. Indoor saria jokatu da Tolosako Usabal Kiroldegian. Irristaka taldeak antolatutako txapelketan, Euskal Herriko patinatzaile onenetarikoak elkartu dira. Haurren nahiz helduen mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, banaka eta taldeka aritu dira parte hartzaileak.

Usabalgo kiroldegiko goiko kantxa, erakustaldi baten testigu izan da gaur goizean. Bertan, laugarren urtez, Irristaka taldeak antolatzen duen Indoor saria jokatu da. Guztira, 74 parte hartzaile izan dira, eta lauko txanda ezberdinetan, kanporaketa faseak jokatuz aritu dira guztiak, bakoitzetik bi sailkatzen zirelarik, eta onenek finalera heltzea lortuz. Egurrezko kantxan, egurrean aritu dira kirolariak.

Izenez, guztien gainetik nabarmentzen zena, Aitor Vacas gasteiztarra zen, aurtengo Behobia-Donostia lasterketan lehen postua lortu baitzuen. Hala ere, bestelako kirolariek lortu dute nabarmentzea. 74tik hiruk, podiumeko lehen koskara igotzea lortu dute banaka nahiz taldeka. Horiek, Julen Urkizar, Amaiur Amillano eta Asier Amillano izan dira. Batez ere, helduek hartzen zuten abiadura eta gaztetxoen maila ona nabarmendu dituzte antolatzaileek.

Azkenean, honela geratu dira lehen hiru postuak kategoria eta modalitate bakoitzean:

Gazteak:

Emakumezkoak:

  1. Anne Lapuente (Lagunak)
  2. Iratxe Lapuente (Sakana)
  3. Haizea Santesteban (Txantrea)

Gizonezkoak:

  1. Julen Urkizar (Irristaka)
  2. Ximon Villalobos (Irristaka)
  3. Manex Civico (Irristaka)

Taldeka:

  1. Irristaka
  2. Sakana A
  3. Sakana B

Helduak:

Emakumezkoak:

  1. Amaiur Amillano (Txantrea)
  2. Saioa Mikelarena (Amaya Sport)
  3. Naiara Gutierrez (Amaya Sport)

Gizonezkoak:

  1. Asier Amillano (Txantrea)
  2. Aitor Vacas (Marianistas)
  3. Mikel Faber (Amaya Sport)

Taldeka:

  1. Txantrea
  2. Irristaka
  3. Amaya Sport

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!