Ferialekuko zorua ari dira berritzen, «jarduera gehiago egin ahal izateko»

Ataria 2018ko azaroaren 30a

Tolosako Udala Ferialekuko lurra berritzen ari da, eta lanak gaur amaitzea espero dute. 32.720 euroko inbertsioa gauzatuko da bertan.

Iaz hormigoia bota zuten Ferialekuko lurraren zati batean, gimnasia erritmikokoek erabiltzen duten eremuan, hain zuzen. Orain, gainontzeko lursaila ari dira berritzen.

Udaletik nabarmendu dutenez, «oso egoera kaxkarrean eta pitzadura, zulo eta desnibel ugari zituen orain arteko lurrak». Hori dela eta, aurreko zorua kendu eta osotasunean hormigonatuko dute berriz.

Patxi Amantegiren esanetan, Ferialekuaren erabilera anitzeko izaera indartu nahi dute: «Voley-a, gimnasia erritmokoa, erraldoi eta buruhandiak... daude orain. Lur berriarekin, orain arte zoruaren egoeragatik bertan egin ezin ziren ekintzak egin ahal izango dira, irristaketa esaterako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!