Denboraldi berrirako prest dira Tolosa CF Atletismokoak

Ataria 2018ko azaroaren 28a

Markel Acosta, Jon Ander Burgos, Iker Martinez eta Aitor Regillaga izan dira aurtengo denboraldian Tolosa CF-rekin aritzeko apustua egin dutenak.

Hasi berri da atletismoko denboraldi berria, eta osatu dute taldea Tolosa CF Atletismokoek.

Aurtengo helburu eta erronkak bete ahal izateko lau fitxaketa egin dituzte. Tartean, ordea, bi lagunek, Maria Lasak eta Nerea Muruak, taldea uztea erabaki dute.

Puntuak lortzeko eta taldea sendotzeko asmotan fitxatu dituzte lau atleta. Batetik, Markel Acosta, hesilari ordiziarra, jubenil mailan ariko da lehian. Bestetik, Jon Ander Burgos; urte batzuk atletismotik kanpo eman ostean, bueltatzea erabaki du, eta bere betiko mailara iristeko gogoz agertu da. Iker Martinez, Urola garaiko erdifondista, Unai Hernandezen eskutik iritsi da Tolosako taldea indartzera. Laugarren fitxaketa, Aitor Regillarena izan da. Orain arte triatloi munduan aritu den tolosarrak, krosetan parte hartzeko gogoa erakutsi du, eta talde tolosarrarekin fitxatu du.

LASA ETA MURUA

Fitxaketez gain, badira beste talde batzuetara joateko hautua egin dutenak ere. Maria Lasa irurarrak Playa de Castellonekin fitxatu du, eta Nerea Murua altzoarrak pistetara bueltatzea erabaki du, baina, Atletiko San Sebastian taldearekin egin du fitxa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!