Gazte Astea, eguberrietako oporraldiaren aitzakian, Tolosako Gazte Topagunean

Ataria 2018ko azaroaren 21a

Tolosako Gazte Topaguneak, abenduko programazioa osatu berri du. Abenduaren 26tik 30era Gazte Astea ospatuko dute, eta lehenago ere izango dira beste bi hitzordu.

Honako ekintzetan parte-hartzeko aukera izango dute Tolosako gaztetxoek, abenduan zehar:

• Abenduak 13, osteguna eta 14, ostirala: Topagunea apaintzera!
• Abenduak 21, ostirala: Talo tailerra 17:30etatik aurrera.

Gazte astea

• Abenduak 26, asteazkena. Topagunea irekita. 17:00- 20:00
• Abenduak 27, osteguna. Dantza eguna. 17:00etatik aurrera.
• Abenduak 28, ostirala. Izotz jauregira irteera arratsaldean. Izena eman behar da aurretik.
• Abenduak 29, larunbata. Zinemara irteera (filma eta ordua zehazteke) Izena eman behar da aurretik.
• Abenduak 30, igandea. Urte amaierako festa. 17:30- 19:30.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!