‘10 bitxiak ‘ saria jaso du Ibañez Gozonak

Tolosaldeko Ataria 2018ko azaroaren 19a

Maite Estetikak ere errekonozimendua jaso du, Berriz enpresa egitasmoko belaunaldi aldaketa modu arrakastatsuak egiteagatik.

Tolosako Ibañez Gozona gozo dendak 10 bitxiak sarietako bat jaso du, joan den asteburuan. Gipuzkoako Bazkundeak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatutako ekitaldian, herrialdeko eskualde bakoitzeko merkatariek komertzio bana aukeratu behar izan dute saria jasotzeko, eta gozo denda izan da, Tolosaldeko merkatariek hautatutakoa. Helburua Gipuzkoako merkataritza bitxiaren mapa sortzea da, eta «eskualdeko merkataritzaren balore, irudi eta prestigioa» zabaltzen dituelako jaso du saria.


Ekitaldi berean, Maite Estetikak ere errekonozimendua jaso du, Berriz enpresa proiektuko belaunaldi aldaketa modu arrakastatsuan garatu izanagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!