2018/11/27 19:00
Alzheimerra eta beste dementzia motak ikustarazteko antolatutako saioa da. Tolosaldeko gaixo eta senideez osatutako BURU-BIHOTZEZ elkarteak, eskualdean dauden 450 familia baina gehiagorekin harremanetan jarri nahiko luke, guztiak gaixotasun larri honekin elkarbizitzen ari direnak. Eskualdeko herritar guztiak ere gonbidatzen ditu Bicicleta, Cuchara, Manzana filma ikustera.
Filmak Bartzelonako alkate izandako Pascual Maragallen bizitza, eta pertsona honek eta bere familiak Alzheimerrari aurre egiteko borroka erakusten du, inteligentziaz, zintzotasunez eta umore onez.
Filma doan ikusteko aukera izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?