Orain arteko partidarik onena jokatu arren, porrota

Ataria 2018ko azaroaren 19a

Tolobolei Bidebidek 3-1 galdu du Aranbizkarraren aurka (25-23/25-20/18-25/25-20). Emaitzak, ordea, ez du kantxan ikusitakoa bere osotasunean adierazten.

«Orain arte jokatu dugun partidu hoberena izan zen. Hasieratik kontzentratuta sartu ginen partidan eta joko ona eginez aurretik jarri ginen. Baina gasteiztarrak beraien joko ona erakusten hasi ziren eta ez ginen gai izan tentsio hori mantentzeko».

Tolobolei Bidebidekoen hitzak dira, sailkapenean berdinduta zuten Aranbizkarraren aurka irabazteko aukera galdu ostean. Baina badu positibotik porrotak: «Konfiantza lantzeko partida zoragarria izan zen eta tanto bikainak ikusi ahal ziren. Aurrera goaz, egunetik egunera hobetuz».

Datorren larunbatean, Getxo izango du aurkari, Tolosako Uzturpe kiroldegian. 16:30ean hasiko da neurketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!