120 igerilariek euren probak aukeratzeko aukera zeukaten, 50 apneatik hasi eta ur gaineko 1500 metrora arte. Igarondo urpekoak taldetik 30 igerilarik hartu zuten parte, batzuk lehen aldiz izan ziren lehian.
Helduak ezin hobeto ibili ziren, Irati Lakunzak eta Aras Karakusek ur gaineko 100 metroak irabazi zituzten, marka oso onekin gainera. Mutilek 4x50 ur gaineko erreleboa irabazi zuten eta Maddi Goenagak hirugarren postua lortu zuen 200 ur gainekoetan. Igarondoko kideek oso denboraldi ona espero dutela azaldu dute, eta gogotsu daudela.