Pasahitza (zaharra)

Elikadura eta osasunaz

Ataria 2018ko azaroaren 13a

Elikadura eta osasuna, baina lurretik abiatuta. Horixe izango du ardatz Jakoba Errekondok etzi, ostegunean, Tolosako Topic-en emango duen hitzaldian. Babarruna adibide moduan jarriko du, Babarrunaren festan murgilduta gauden honetan: "Kanpotik ekarritako produktu bat gure kulturako osagarri garrantzitsuetako bihurtu dugu. Hori lantzeko erak ekartzen digu benetako osasuna, bai ingurumenaren, lurraldearen, gizartearen edota kulturaren ikuspegitik", azaldu digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!