Peñak bigarrenean ere ez du lortu

Ataria 2018ko azaroaren 10a

Peña eta Bakaikoa, sari banaketan. ASEGARCE

Pilotari tolosarrak Bakaikoaren aurka galdu egin du Promozioko Lau eta Erdiko Txapelketa, 22-16. Guztira 12 huts egin ditu Peñak, azkenean gehiegi txapela jantzi ahal izateko.

Iaz jokatu zuen finala Jon Ander Peñak Agirreren aurka eta orduan ere ez zuen irabazi. Aurtengoan berriro iritsi da finalera, eta oraingoan Bakaikoak irabazi dio. Bakaikoak, gainera, orain bost hilabete buruz burukoa irabazi zion Erasun zizurkildarrari.

Bakaikoak partidaren hasieratik alde egin du, 2-10 jarriz, eta horrek partidaren emaitza baldintzatu du. Geroago Peñak bost tanto segidan egin ditu eta 10-14 gerturatu zaio, eta aurrerago bi tantotara jarri da tolosarra, 13-15, baina berriro markagailuan alde egin du Bakaikoak. Partidaren amaieran huts garrantzitsua egin du Peñak: bi tanto egin ondoren eta markagailuan 16-20 zihoazela, lau eta erditik pasa egin da tolosarra eta 21.ena lortu du Bakaikoak. Azkenean, 16-22 galdu du tolosarrak eta ez du batere gustura bukatu finala.

Jon Ander Peñaren kuadrillakoak eta lagunak Iruñera joan dira tolosarra animatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!