Partida Beasainen jokatu zen atzo iluntzean. Promozio Mailako Lau t'erdiko Txapelketaren finala azaroaren 10ean jokatuko da. Jon Ander Peñaren aurkaria Bakaikoa eta Darioaren arteko partidan erabakiko da. Bakaikoak irabazten baldin badu lehia, bera izango da bigarren finalista. Dariok irabaziko balu, Etxeberriak jokatuko luke tolosarraren aurkako finala.