Tolobolei, bolada onari jarraipena emanez

Ataria 2018ko urriaren 23a

Hirugarren jardunaldiko partidan, Gallartako Ahotza BTri irabazi dio Tolobolei Bidebidek: 3-1. Hirugarren garaipena du jarraian.

Hirugarren garaipena lortu du Tolobolei Bidebidek asteburuan. 3-1 irabazi dio Gallartari (25-19 / 18-25 / 25-17 / 25-19). Horrenbestez, hirugarren postuan da sailkapenean, lehen bi sailkatuen –Ibararte eta Astillero– puntu kopuru berarekin, 6. Hurrengo norgehiagoka: urriaren 28an jokatuko dute, 12:30ean Deustun (Bilbo); Deustuko unibertsitatea/Madre de dios.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!