Larramendi eta Olarrain auzoetako jaiak, ostiraletik igandera

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 23a, 15:39

Jaien egitaraua osatzerako orduan berdintasun ikuspuntua lantzeko proiektu pilotu batean parte hartu du Larramendi auzoak, udaleko Berdintasun Sailarekin batera.

Ostiraletik igandera jaiak ospatuko dituzte Tolosako bi auzotan, Larramendin eta Olarrainen.

Jai giroan murgiltzen lehenak Larramendiko auzotarrak izango dira. Txokolatada egin ostean, 18:30ean, TAK arraun taldeko neskek botako dute txupinazoa. Hain zuzen, udaleko Berdintasun Sailarekin egindako lanketa baten fruitu da erabaki hori.

Izan ere, berdintasun irizpideak kontutan izan dituzte egitaraua osatzerakoan:«Udalak proposatu zigun proiektu pilotu batean parte hartzeko aukerarena. Baiezkoa eman genuen, eta finean egin behar izan duguna da berdintasun irizpide batzuen barruan hartzea erabakiak, festetako egitaraua osatzerakoan, kartelak egiterakoan, edo txupinazoa nork bota behar zuen erabakitzerakoan», azaldu du Ibon Badiola, antolakuntzako kideak. Goizetik gauera, hamaika ekitaldi izango dituzte auzoan.

Olarraingo jaien barruan, berriz, Abraham Olano Mendi Bizikleta zeharkaldiaren 30. edizioa egingo dute igandean. Parte hartu nahi dutenek egunean beertan izango dute izena emateko aukera, elkartean, 08:00etatik 09:00etarako tartean. Irteera 09:30ean izango da. 14 urtetik gorakoek soilik parte hartu ahal izango dute. Amaieran, opariak zozketatuko dituzte.

Larramendiko Jaiak 2018

Urriak 26, ostirala

17:00. Txokolate jatea.
18:30. Txupinazoa, TAKeko nesken eskutik. Buruhandiak eta dultzaineroak.
19:00. Pintxo-potea.
20:00. Tolosako bandaren kontzertua.
22:00. Zezen suzkoa.
23.00. 80. eta 90. hamarkadako DJ festa, mozorrotuta.

Urriak 27, larunbata

10:00. Diana dultzaineroen eskutik.
12:00. Gaztetxoen danborrada txarangarekin.
14:00. Auzo bazkaria.
16:30. Jokoak, txarangak alaituta.
18.00. Kalejira, Iraunkorrak txarangarekin.
20:00. Alaiki Metal, haurrentzat.
23:00. Alaiki Metal.

Urriak 28, igandea

10:00. Diana txistularien eskutik.
11:00. Patata tortilla lehiaketa.
12:00. Gaztetxoen jolasak.
14:00. Kuadrilla bazkaria (kuadrilla bakoitzak ekarri beharrekoa)
15:30. Batukada tailerra.
17:00. Buruhandiak.
19:00. Jai amaiera.

Olarrain auzoko jaiak 2018

Urriak 26, ostirala

22:00. Mus Txapelketa

Urriak 27, larunbata

21:00 Auzo Afaria trikilariekin alaitua

Urriak 28, igandea

09:30. XXX Abraham Olano Mendi Bizikleta Trabesia Herrikoia, Peña Olanok antolatua
11:00 Hamaiketakoa eta ume jolasak
14:30 Bazkaria Bertsolari eta trikitilariekin alaitua

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!