Igandean hasiko dira Migel Soroa txapelketa jokatzen

Asier Imaz 2018ko urr. 19a, 09:53

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dira partidak 16:30etik aurrera; finalak 2019ko urtarrilaren 20an jokatuko dira

Ogi Berri Migel Soroaren Oroimenezko Txapelketa igandean jarriko dute martxan. VII. edizioa asteazkenean aurkeztu zuten, eta bertan iragarri zituzten esku pilotarien izenak eta txapelketaren egutegia. Hiru mailatan banatu dituzte pilotariak: jubenilak, etorkizunekoak eta eliteak. Partidak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dira igandez eta finala urtarrialaren 20an izango da. 64 pilotariren artean 11 partida jokatuko dira lehen ligaxkan. Ondoren finalerdien txanda izango da, urtarrilaren 5ean eta 13an. Partida horietatik aterako dira 12 finalistak.

Aurkezpen ekitaldian antolatzaile, babesle, Tolosako Udal ordezkari eta Migel Soroa pilotari ohiaren semea egon ziren: Antxon Soroa. Anjel Mari Peñagarikanok hiru bertso ere kantatu zituen. Hauen ondoan protagonistak egon ziren, hau da, txapelketa jokatuko duten pilotariak. Ekitaldiaren aurretik minutu bateko isilunea egin zuten, Ladis Galarza pilotariaren ama Mamen Lizartzaren heriotzagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!