N-1 errepidea itxiko dute asteburuan, Tolosan, Irungo norantzan

Ataria 2018ko urriaren 18a

Asteburuan Arzabalzako zubia konpontzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Arzabalzako zubiko zoruan hormigoia botatzeko trafikoa etengo dute asteburuan Irungo norabidean, 431,300 eta 433,670 kilometro puntuen artean. Lanak urriaren 19an, ostirala, hasiko dira 20:30ean eta urriaren 21ean, igandea, amaituko dira 23:00etan. Ondorioz, Irungo norabideko galtzada itxi eta Gasteizko norabideko galtzada egokituko dute, bi noranzkoko zirkulazioa ahalbidetuz.

Lanak iraun bitartean, aldaketak egongo dira zirkulazioan. Alegiatik Irungo noranzkoan sartzeko eta Tolosa hegoaldeko lotunetik errepidera sartu edota irteteko Ikaztegietaraino joan beharko da. Igande gauean, lanak bukatu ondoren, trafiko seinaleak kendu eta errepidea zabalduko dute bi norabideetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!