Pasahitza (zaharra)

"Aukeratu dezaketela erakustea da helburua"

Ataria 2018ko urriaren 17a

Edurne Pasaban mendigoizale tolosarra proiektu berri batean murgilduta dago. Ez du zortzimilako gailurrik igoko kasu honetan, baina, tamaina handiko tontor bat igotzea aurreikusten du ekimenak. Nepalen ari da burutzen proiektua eta bertako lau emakumerekin batera igoko du. Modu honetan, "bertako emakumeek bizi duten egoera salatu eta gizarteratu" nahi dute, eta horrekin batera, "euren kontzientzian eragitea" lortu nahi dute. Espedizioari ekin aurretik Ataria irratian izan da tolosarra proiektuaren nondik norakoak azaltzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!