Erreklamazioak eta iradokizunak egiteko aukera berri bat Usabal kiroldegian

Iker Larrañaga 2018ko urriaren 15a

Saio bat Usabal kiroldegian. ATARIA

Kiroldegiak WhatsApp zenbaki bat martxan jarri du erabiltzaileen iritziak eta proposamenak jakiteko asmoz.

Zerbitzu honen helburua kirol instalazioen egoera ezagutzea eta egunerokoan sortzen diren arazoak konpontzea da. Aurrerantzean, 688 822 093 telefono zenbakira kexak, arazoak eta hobekuntza edota proposamenak bidali ahal izango dira, baita argazkiak ere.

Kiroldegiko arduradunek adierazi dute asko gustatuko litzaiekeela beste kiroldegietan ikusi eta Usabalen ondo etorriko liratekeen zerbitzuen argazkiak jasotzea. Argazki horiek aztertu eta erantzuna berehala bidaliko zaiela esan dute, oso garrantzitsua baita beraientzat erabiltzaileen iritzia. Komunikabide berri hau erabiltzera animatu dituzte erabiltzaileak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!