2018/10/20 10:30

Mikologika 2018, azoka

Mikologika 2018, azoka
Trianguloa eta Casino Elkartea, Tolosa

10:30. VII. Elkarteen arteko pintxo lehiaketa Trianguloan.

12:00. Mikologika azoka, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxeetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik. Partaideak: Casa Martínez Jatetxea, Bera Bera Jatetxea, Botarri, Leaburuko Ostatua (Peñascal Kooperatiba), Karela, Solana 4, Larrea, 1990, Gozona gozotegia eta Casino Elkartea.

20:30. Amaiera afaria Casino Elkartean. bazkideei eta beraien gertukoei zuzenduta, 80 lagunentzako afaria eskainiko da. Izen ematea elkartean bertan egin daiteke eta bazkide bakoitzak 3 lagun gonbidatu ditzake. Menua perretxiko eta onddoetan oinarrituta egongo da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!