2018/10/19 09:00

Mikologika 2018, perretxiko bilketa eta Txanpi On Fest

Mikologika 2018, perretxiko bilketa eta Txanpi On Fest
Tolosa

09:00. Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1. mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Kultur Etxean sailkatuko dituzte.

Helburua, onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.

18:30. Txanpi On Fest. Gazteentzat zuzendutako ekimena. Naparzubia eta Plaza Zaharra Pop Up espazio bat bihurtuko da eta bertan zuzeneko musika, DJ-ak, Food truck-ak eta zerbeza kuboak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!