Etxetik kanpo, ezin

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 15a, 14:12

Tolosa Eskubaloiak azken segundoan berdinketa lortu du Jacar San Antonioren aurka (24-24). Etxetik kanpo ezin irabazi jarraitzen du.

24-23 markagailuan, eta arauzko denbora amaituta. 60 minuturen ostean hori zen egoera. Azken jaurtiketa bat egiteko aukera izan zuen, ordea, Tolosa Eskubaloiak, eta Aitor Aranburuk, barrura. 24-24.

Eta ontzat eman beharko emaitza, neurketaren nondik-norakoak ikusita. Izan ere, hiru minutu lehenago, lau goleko desabantaila zuen talde urdinak markagailuan. Noguesek hutsartea eskatu zuen, eta azken txanpa horretan lau gol egin zituzten tolosarrek. Ez sinesteko amaiera.

Gorabeheratsua izan zen neurketa, guztiz. Lehen zatiaren erdian bi goleko errenta izatera iritsi zen Tolosa, baina 8-10, baina etxeko taldeak berdinketa lortu, eta atsedenaldiaren aurretik beste bi goleko tartea irekitzea lortu zuen.

Bigarren zatiaren hasieran aldea zabaldu zuen Iruñeko taldeak, eta lau gol gainetik izatera iritsi ziren laugarren minutuan. 17-13tik 17-17kora pasa ziren, bost minutuko tartean, eta berdinketa horrek iraun zuen, harik eta talde nafarrak 24. minuturako berriro ere lau goleko abantaila lortu zuen arte, 23-19.

Eta gero, gerokoak. Etxeko taldeko jokalari baten esklusioa baliatu eta berdinketa urratzea lortu zuen Tolosa Eskubaloiak. Ezin oraindik etxetik kanpo garaipenik lortu.

Lander Casado izan zen golegile nagusia, sei tanto eginda.

Larunbatean jokatuko du bosgarren jardunaldiari dagokion neurketa, Usabalen, 16:30etik aurrera, Zaragozako El Pilar Maristas taldearen aurka. Etxeko sendotasuna baliatu behar, puntuak pilatzen jarraitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!