Hiru eguneko asteburua festan pasatuko dute Berazubi auzoan

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 10a, 12:27

Bihar hasiko dira Tolosako Berazubi auzoko festak, ohiko datei eutsiz; gastronomia, musika eta kultura ariko dira egitaraua egunez egun josten.

Urriaren 12aren bueltako egunak seinalatuak izaten dira Berazubi auzoan: auzoko festak. Joan den astean aurkeztu dituzten auzo elkarteko kideek, elkartearen egoitzan eta, urteroko moduan, aspertzeko betarik ez izateko moduko asteburu luzea prestatu dute.

Bihar bertan hasiko dira festak, 18:00etako txupinazoarekin eta, bihartik aurrera, gastronomiaren, kulturaren nahiz jolasen bidetik ospatuko dituzte jaiak.  

Agustin Artola auzo elkarteko kideak azaldu du, toka txapelketak oso arrakastatsuak izan ohi direla, eta Tolosatik kanpokoek parte hartzen dutela. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaz galdetuta, azaldu du distantziak bereizten dituela modalitateak.
Igandera bitarte, beraz, benetako lapiko izango da Berazubi.

 

Berazubi Auzoko festak 2018, egitaraua


Urriaren 11, osteguna
18:00. Txupinazoa.
18:15. Buruhandiak auzoko kaleetan.
20:00. Tolosako Musika Bandaren Kontzertua.
22:30. Alurr dantza taldearen emanaldia.
00:00. Joxe Mendizabal


Urriaren 12a, ostirala
09:00. Korpus Kristi elizan auzoko hildakoak oroitzeko meza.
11:00. Buruhandiak auzoko kaleetan.
12:00. Gizonezkoen Toka.
14:30. Herri bazkaria (norberak eramana).
16:45. Entzierro txikia paper eskolatik zezen plazaraino.
17:00. Zezen plazan haurrentzako zezentxoak eta poney-ak.
19:00. Patata Tortilla lehiaketa Tolosa C.F-ko plazan.
19:00. Pintxo potea patata tortillarekin.
21:30. Herri Afaria (norberak eramana).
23:30. Karaokea.


Urriaren 13a, larunbata
10:30. Xake txapelketa.
12:00. Edurne Trancho MasterChef-eko finalistaren gidaritzapean, haurrentzako sukaldaritza tailerra.
14:30. Sukaldaritza tailerreko parte hartzaileentzako bazkaria (tailerrean prestatutakoa bazkalduko dute).
16:00. Mozorro lehiaketa.
16:30. Mozorroekin Photocall-a.
16:30. Haurrentzako jolasak.
17:30. Txokolate jatea.
19:30. OASIS MUSIKAL SHOW orkestraren lehenengo saioa.
20:45. Danborradako afaria.
22:15. Danborrada auzoko kaleetan.
23:45. Su artifizialak Berazubiko zubitik.
00:00. Oasis Musikal Show Orkestra.


Urriaren 14a, igandea
09:00. Tolosako Txistulariekin diana auzoko kaleetan zehar.
11:00. Europako Txapela jaurtiketa.
12:30. Emakumezkoen toka.
14:30. Paella erraldoia.
17:30. Chuchin Ibañez.
19:30. Areto dantzak Ritmo de Luna taldearekin.
21:00. Txistorra jatea.
22:00. Arratoiaren erretzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!