2.500 bat euskal herritar gogoan

Ataria 2018ko urriaren 6a

Iheslarien Eguna ospatu du Kalera, Kalera dinamikak, Tolosan. Hego Euskal Herrian egiten den lehen aldia izan da eta Tolosa aukeratu zuten hain justu, Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta erail zituztela 35 urte beteko direlako hilaren 15ean.

Ekitaldian emandako datuen arabera, 2.500 bat herritarrek egin behar izan dute ihes 60ko hamarkadatik hona, errepresio edo politika arazoak medio. Ekitaldi nagusian Covite-ko hiru ordezkari azaldu ziren kartelak eskuetan, komunikabideen aurrean adierazpenak egin, eta segituan alde egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!