"Giro ederrean" egin da Bedaioko Mendi Martxa

Ataria 2018ko urriaren 2a

Orotara 90 bat parte hartzaile izan ziren, beste urteetan baino jende gutxiago, baina "oso gustura" gelditu zirela diote antolatzaileek.

Bere aldetik, antolatzaileak ere "oso gustura" geratu dira, "dena behar bezala burutu delako", eta eguraldia "primerakoa" eta giroa "paregabea" izan delako.

Parte hartzeari dagokionez, umeen kopuruaren aldetik gorakada handia izan dela azaldu dute antolatzaileek, 14 urtetik beherako 24 umek hartu dutelarik parte. Emakumeen parte hartzea sustatu nahi dute antolakuntzaren aldetik Bedaioko Mendi Martxan, eta aurtengoan  martxa luzean parte hartzaileen %25a emakumezkoak izan dira eta motzean %54a.

Artubi elkartetik eskertu diete laguntzaile moduan aritu direnei: Aralar Base Camp, Ilorreta gaztandegia, Arantxa frutategia, Shanti Kirolak, Kafes Zabala, Itxasi, Bentaldea, Orbela taberna, Larrañeta gaztandegia, Tolosako Eroski eta Abaetxe jatetxeari. "Beraiei esker egin dezakegu Bedaioko Mendi Martxa", esan dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!