Bosgarren lanaren aurrerapen abestia argitaratu du Egurra ta Kitto taldeak

Ataria 2018ko urriaren 1a

1 D'Octubre du izena Egurra ta Kitto taldearen abesti berriak. Valentziako El Diluvi taldearen laguntzarekin grabatu dute, eta udazken honetan argitaratuko duten bosgarren lanaren parte izango da.

Bosgarren diskoa argitaratuko du, hemendik gutxira, Egurra ta Kitto taldeak. 1 D'Octubre izango da disko horretako abestietako bat, eta bideoklipa argitara eman dute.

2010eko martxoan osatu zuten beren lehen lana, Argituko du izenekoa. Gerora iritsi ziren Lurrikara (2011), Zuentzat! (2013) eta Gure ordua (2016). Hain zuzen, 2015. urtetik aurrera taldeko partaide da Julen Arrieta Tarragona tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!